Kategoria: konexioa
Laura Alba Herri Lan eta Garraio kontseilariak asteartean iragarri zuen aurten hasiko direla Nafarroako abiadura handiko trenaren (AHT) korridoreko lanak. Nafarroako Gobernuaren nahia da Iruñerainoko AHTeko lanen bost zatiak aurten hastea. Ondoren, Iruñea eta euskal y-aren arteko lotura zehaztea faltako litzateke.Albak asteartean jakinarazi zuenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen zirriborro bat onartu du. Haren inguruan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak zer esanen duten zain daudela esan zuen Albak.Hego Euskal Herriko AHT sareak lotzeko hiru aukera aurreikusi dira, guztiak Sakanan....