AHTrako hitzarmena sinatzearen zain

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2011-02-13 09:51

Laura Alba Herri Lan eta Garraio kontseilariak asteartean iragarri zuen aurten hasiko direla Nafarroako abiadura handiko trenaren (AHT) korridoreko lanak. Nafarroako Gobernuaren nahia da Iruñerainoko AHTeko lanen bost zatiak aurten hastea. Ondoren, Iruñea eta euskal y-aren arteko lotura zehaztea faltako litzateke.

Albak asteartean jakinarazi zuenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen zirriborro bat onartu du. Haren inguruan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak zer esanen duten zain daudela esan zuen Albak.

Hego Euskal Herriko AHT sareak lotzeko hiru aukera aurreikusi dira, guztiak Sakanan. Sener enpresa ari da egitasmoaren ikerketa informatiboa egiten.

Sustrai Erakuntza fundazioak dioenez, baliteke hurrengo hilabeteetan AHTaren administrazio sustatzaileak Sakanako udal eta kontzejuekin harremanetan jartzea aurre-kontsultak egiteko. Prozesuaren fase hau despeditzeko egitasmoak ingurumen inpaktu deklarazioa eskuratuko luke.

Guaixe aldizkaritik hartuta.


Utzi iruzkina: