Kategoria: komunikafem
Goienkaria irakurtzen nengoela, albiste interesgarri bat aurkitu dut, zera dio: “Komunikafem”: publizitate sexistaren kontra egiten duen bloga. “Komunikafem” izeneko blogari esker, Internet bidez ere bultzatuko dira bilgune feministak urtero egiten dituen publizitate sexistaren gaineko kanpainak. Berdintasunaren alde egitearekin batera, edozein herritarrek publizitate sexistaren aurkako ekintzaren bat egitea nahi badu, laguntza eskaintzen dute komunikafem@euskalerria.org helbidera idatziz gero, erreklamazio orriak bidaltzen baitituzte. Gaur egungo publizitateak emakumeen duintasuna kolpatz...