Kategoria: komikiak
Komikigintza gutxi jorratu dut azatzen artean, nahiz eta komikizalea izan. Aurreko batean Napartheid zaharrak apaletatik jaitsi eta azken aldiko arratsalderik gogoangarriena pasa nuen. A ze oroitzapenak!Gaurkoan Galtzakomik lehiaketa dakargu, 49. azatza hain zuzen ere. Tolosako Galtzaundi euskara elkarteak antolatzen du lehiaketa. Lanak aurkezteko epea azaroaren 23an amaitzen da. Oinarri zehatzak http://galtzakomik.blogspot.com webgunean daude.
2009/01/12 - Condena a Israel2009/01/11 - El argumento2009/01/09 - Hoy tampoco hay chiste2009/01/07 - A su aire2009/01/06 - ¿Para qué sirve?2009/01/05 - El amigo americano2009/01/04 - Terrorismo israelí en gaza2008/12/30 - Bombas sobre Gaza2008/12/28 - Masacre en Gaza2008/12/24 - Noches sin pazIturria: Territorio Vergara bloga
Komiki bat oparitu didate. - Komiki bat? -galdetu dut harrituta, ez bainaiz berez zalea, eta oparitu didanak badaki. - Ez da komiki bat, nobela grafikoa baizik. Pretentsio literarioa, sakontasuna eta publiko helduago bat bilatzen duen komiki mota omen da nobela grafikoa. Tira, pentsatu dut. Eta irakurtzen hasi naiz. Hasi eta bukatu. Azkar eta gustura. Persepolis da nobela grafiko hori, Marjane Satrapi iraniarraren autobiografia grafikoki nobelatua. Tomoa osatzen duten lau liburuxketan istorio gazi-gozo eta askotan bortitz bat aurkezten zaigu. Satrapik berak hamar urte zituenean haste...