Kategoria: Kidal
Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna. Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor. Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, ...