Edozein gauza entzun ahal izan duzue Keith Jarrett piano jotzaileari buruz: Pianoaren filosofoa deitu izan diote, maisuen maisua ere bai, entzulearengan ez duela pentsatzen, are gehiago, publikoa ez dela berarentzat esistitzen... Lizuna ere deitu izan dio zenbait txizepelek pianoan hartzen dituen jarrera eta oihuen tankera sexuala dela eta. Zakarra (*) dela ere entzungo zenuten, akaso. Keith Jarretek dio isiltasuna behar dugula geure burua aurkitzeko eta isiltasunetik abiatzen dela bera musika egiteko orduan. Keith Jarrett musikaren sekretuaren jabe da; berdin...