Kategoria: katarsia
BERRIA, 2014-05-29 / Angel Erro Greziar literaturarekin ikasi genuen hitza. Katarsia: beldurrak edo errukiak eragindako gorputz eta arimaren purifikazioa da, tragedietan ikusleek sentitzen dutena, beren sentimenduak sufritzen ari den heroiarengan proiektatzen dituztelako eta proiektatzean haietaz garbituta ateratzen dira. Kalean edozeinek erabiltzen du. Patxi Lopezek PSE-EEren lidergoa utzi du, esaterako, «katarsia eragiteko», nahiz eta inork ez duen sinesten alderdiaren porrota sublimatzeko bere burua biktima ordaintzailetzat eskaini duenik, tragedia batean legokiokee...