Izenburuko jokoak oinarri duen calanbur-a izan zen, seguraski, ezagutu nuen lehena, txikitan. Eta TVEko pailazoek kantatzen zuten "yo lo coloco y ella lo quita" hura (Yo loco loco y ella loquita).Euskarazko adibideren bat ere botako dut: Ez dut esan barik jo / Ez dute sanbarik joOrtografia akastun/ Ortografiak astunCalambur, Homonimia... nola deitu?Wikipedian surfeatzen (kirol piska bat ere egin behar baita noizean behin) Ingelesezko "Bilingual Pun" topatu dut. Hurrengo adibideei primeran egokitzen zaien izena iruditu zait.On egin.Bostezaba tu colega mi aereo dolor de ánimo ¡Ja!Bost ezabatu...


Papelak pilatuta, harrikoa egin barik, zaborra jeisteke, hamabi t'erdiak eta ni kalanburretan...Tira, harrapatu nau, bihoa sarera, eta ni lotara. On egin.


Azken iruzkinak