Kategoria: kadaré
Atzo Guggenheimen izan nintzen beste bi lagunekin batera, Ismail Kadaré idazle ezagunaren hitzaldia entzuteko asmoz. Alhondiga fundazioak antolatu zuen ekitaldia, "Gutun Zuria" jardunaldien barruan.Ordubeteko tartea eman zieten itzultzaileari, interpreteari eta idazleari biografiaz eta autobiografiaz jarduteko. Kadaré erlojua eskuan iritsi zen mahaira, eta hantxe eduki zuen ekitaldi osoan.Halako batean, itzultzaileak (elkarrizketatzaileak) galdera burutsu horietako bat egin zion Kadaréri:Duela berrogei urte Harrizko kronika liburuan agertu zenuen umezaroko giroa berriro landu duzu azken lan...