Aurreko guztiarengatik, KEN ZAZPI, zalantzarik gabe, euskal musikako talde handienen artean dago kokaturik. "ARGIAK" izenburu daraman bere laugarren lan honek, kanta zoragarri eta interpretazio kontundenteaz gain, berezitasun handi bat dakar: mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eskuetan utzi bait dute diskoaren produkzioa: Los Angeles herrian estudioa duen Rafa Sardina bermeotarra (www.rafasardina.com) izan da diskoaren soinu paregabearen arduraduna. Borobila dugu beraz honako lana, bihotz-erraietan tinkaturik uzten gaituzten 12 abesti gustagarri, sujerikor eta indartsuotan zehar, ...