Audrey

literartea 1456440692268 literartea | 2010-03-11 22:16

  - Tira, zertaz ari ginen lehen hizketan? A, bai! Ea, esaizkidazu orain bertan bertikaltasunari buruz bururatzen zaizkizun eszenak, badakizu, norbait igotzen da zerbaiten gainera eta handik hasten da zerbait esaten edo egiten asmo finko eta zehatz batekin. Ea zerbait bururratzen zaizun, oso ongi etorriko litzaidake-eta nire tesian sartzeko…   - Ez dakit, goazen pentsatzera… Jendea leku altuetara igota…, beno, zirkoan igotzen dira soka eta trapezioetara, ezta? Hori egiten dute behean jendea daukatelako begira, jendeak ondo pasa dezan, jendea dibertiaraz...