Kategoria: jie
Atzo zinemara joan arte ohikoa izaten den igande tentel horietako bat izatekoa zen niretzat, Errealak eta Athletic-ek larunbatean jokatu zuten (eta biek irabazi!), ondorioz ez neukan ezer berezirik egiteko, baina zinean film eder bat ikusiz konpondu zen eguna. Garai honetan ez da film on askorik izaten eta gutxiago Errenteriako zineman! (gai honek beste post baterako ematen du) Eta Antiguo Berri zinemetan Ang Lee-ren azken filma bertsio originalean ematen zutenez bertara joan ginen.Pelikularen izena Se Jie (Mandarinez); Lust, Caution (Ingelesez); Deseo, Peligro (Espainieraz) da, eta 1...