Atzo bi pelikula ikusi nituen, “La flor de mi secreto” (Pedro Almodóvar, 1995) eta “El apartamento” (Billy Wilder, 1960). Arratsaldean eta jarraian, arazorik gabe, nekatu eta aspertu gabe. Ez nuen lan egin behar izan eta zinema ikusten bost ordu ematea erabaki nuen. Pelikula bakoitzak zeuzkan bere erritmoa, bere protagonistak (alde batetik, Jack Lemmon eta Shirley MacLaine, eta bestean, Marisa Paredes eta Juan Echanove) eta bere azkena. Baina bukatzean, konturatu nintzen bi emakume maiteminduta protagonistak zirela. Baina ez ziren pozik bi kasutan gizonek ez zietelako kasurik egiten. Bi kas...