Amodiorik eza

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-04-19 19:18

Atzo bi pelikula ikusi nituen, “La flor de mi secreto” (Pedro Almodóvar, 1995) eta “El apartamento” (Billy Wilder, 1960). Arratsaldean eta jarraian, arazorik gabe, nekatu eta aspertu gabe. Ez nuen lan egin behar izan eta zinema ikusten bost ordu ematea erabaki nuen. Pelikula bakoitzak zeuzkan bere erritmoa, bere protagonistak (alde batetik, Jack Lemmon eta Shirley MacLaine, eta bestean, Marisa Paredes eta Juan Echanove) eta bere azkena.

Baina bukatzean, konturatu nintzen bi emakume maiteminduta protagonistak zirela. Baina ez ziren pozik bi kasutan gizonek ez zietelako kasurik egiten. Bi kasutan arazoa bera zen, beste emakumerekin irteten zirela.

Horregatik, emakumeek (Marisa Paredes eta Shirley MacLaine) azken erabakia hartu zuten: (lortu ez arren) bere burua hiltzea. Haientzat amodioa hil zen.

Edo hobeto esanda, amodiorik eza arazorik larriena da.

Emakume hauek hauskorrak dira eta gizon baten menpe bizi behar dute. Beno, hori sinesten dute.

Azkenean, asko sufritu eta gero, konturatzen dira beste aukera batzuk daudela inguruan, beste bide batzuk daudela pozik izateko.

Nohizbehinka, bikotearekin urte “gehiegi” (pertsona bakoitzak erabaki behar du zer den “gehiegi”)  elkarrekin bizi eta gero, pentsatzen dugu ezinezkoa izango litzatekeela bikote hori gabe ondo egotea menpetasuna gero eta gogorragoa delako.

Baina beste egun batzuetan uste dugun baino indartsuago sentitzen gara eta menpetasun hori desagertzen da.

Ez dakigu zergatik.

 

Zalantzak: (Laguntza behar dut)

Nola esaten da euskaraz:

 

--Vi dos películas seguidas:

Bi pelikula jarraian ikusi nituen

 

--Otros días nos sentimos más fuertes de lo que creemos:

Beste egun batzuetan uste dugun baino indartsuago sentitzen gara

 

 

Filma hau ere ikusi dut.

Hau da nire gomendioa:

“Con faldas y a lo loco”

 

 


Utzi iruzkina: