Kategoria: izaro
Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak: Horizontes de grandeza (1958 Wlliam Wyler) Los siete magnificos (1960 John Sturges) Solo ante el peligro (1952 Fred Zinnemann) La diligencia (1939 John Ford) Bonanza (1959 David Dortort) Johnny Guitar (1954 Nicholas Ray) Duelo de titanes (1957 John Sturges) Por un puñado de dolares (1964 Sergi...
Izaro deitu diogu eta inoiz gertatu zaidan gauzarik politena bera izan da. Zaila da bizi ditudan sentimenduak deskribatzea. Hitzak erabili nahi ditut baina mutu gelditu naiz. Barrenean halako hormona dantza bat sentitzen dut, gelditzen ez dena. Amazonasetako tribu ikusezin horietako dantzariak direla uste dut. Marra zuriak dituzte margotuta aurpegian; hostoz eginiko tiradun gonak jantzi dituzte; egurrezko belarritako handiak dituzte; halako makila luze bat eskuan. Ulertzen ez dudan baina zentzua duen koreografietan ari dira. Erdi narrutsik ikusten ditut, pozez zoratzen dantz...