Ez dakit nire laguntza eduki duzun. Eta eduki baldin baduzu, ez dakit balio izan zaizun. Askotan. Ez. Askotan ez. Gehienetan, ezin dut ulertu zure begiek zer esaten duten. Edo zure ahots ixil eta apal horrek zer oihukatzen duen. Baina noizbait lagunkoi zaidan doinua heltzen da nigana. Ezin dut entzun. Energia modukoa da. Nabaritu egiten dut soilik. Agian nik neuk bidaltzen diot neure buruari. Batek daki. Hitzik gabe eraikitako lotura baten hariak barnean sartu zaizkit, okupak bailairan. Atseginak, hori bai. Sentsazio arraroa da. Beti izan dut dena etiketatu eta definitzeko joera. Denok beza...


Azken iruzkinak