Santu guztien eguna

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-03 12:40

Santu guztien eguna ospatu da ostegunean eta horren inguruan antolatzen den zalapartaz hitz egingo dut oraingoan.Suposatzen da, santu guztien eguna, hildako guztiei zuzendutako  omenaldi moduko bat dela. Baina benetan gertatzen dena da, jendeari egun horretan barren- kezka pizten zaiola, urte osoan ez delako kanposantutik pasatu. Orduan sortzen da iskanbila: kanposantuak jendez gainezka, loreak leku guztietatik, gozodendak garbi... Itxurakeri hutsa!!  Horri gehitu behar zaio, halloween gaua; nik uste nuen festa hori amerikarren gauza zela, baina konturatu naiz, gero eta jende gehi...