Santu guztien eguna

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-03 12:40

Santu guztien eguna ospatu da ostegunean eta horren inguruan antolatzen den zalapartaz hitz egingo dut oraingoan.
Suposatzen da, santu guztien eguna, hildako guztiei zuzendutako  omenaldi moduko bat dela.
Baina benetan gertatzen dena da, jendeari egun horretan barren- kezka pizten zaiola, urte osoan ez delako kanposantutik pasatu.
Orduan sortzen da iskanbila: kanposantuak jendez gainezka, loreak leku guztietatik, gozodendak garbi... Itxurakeri hutsa!! 
Horri gehitu behar zaio, halloween gaua; nik uste nuen festa hori amerikarren gauza zela, baina konturatu naiz, gero eta jende gehiagok parte hartzen duela horretan.
Santu guztien eguna ez da azaroaren 1ean bakarrik, baizik eta urteko 365 egunetan zehar.
Bestetik, hildako bat oroitzeko ez da beharrezkoa kanposantura joatea. Pertsona horri gustatzen zitzaizkion lekuak bisitatzeak edota gustoko zituen jardueretan esku hartzeak, oroitzapenak dakarzkigu burura etengabe, eta alternatiba ona izan daiteke egun horretarako. Elkarrekin egindako irteerak mendira edo bestelako toki berezi batera berriro bizitzea ederra izan daiteke. Ziur nago, guztiok dugula Euskal Herriko bazterren bat hunkitzen gaituena, utzi gaituzten pertsonak hunkitzen zituen bezalaxe.
Ekintza berritzaileak bilatu behar dira, tradizioek ustel usaina dute eta.




Utzi iruzkina: