Zer da zerumuga? Gure begiek engainatzen gaituzte... EZ!!! Gure burmuinaren limitazioen produktu da zerumuga. Ez da existitzen, ezin gara inoiz bertara heldu, ez dago... baina guk ikusten dugu. Ispilatzea (espejismoa) baino ez da, beroak sorturikoak bezalakoa. Ezer ez da dirudiena, ezer ez da behintzat giza garunak interpetatzen duen modukoa. Ezer ez da guk uste duguna. Ala bai? Agian gure interpretaziorik gabe ezer ez litzateke, ezer ez legoke. Batek daki... Dena den ez ginateke nire ustez lehenengo inpresioarekin gelditu behar... sakonkiago aztertu beharko genuke dena...


Azken iruzkinak