Ezer ez da...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-04-15 18:15
6

Zer da zerumuga? Gure begiek engainatzen gaituzte... EZ!!! Gure burmuinaren limitazioen produktu da zerumuga. Ez da existitzen, ezin gara inoiz bertara heldu, ez dago... baina guk ikusten dugu. Ispilatzea (espejismoa) baino ez da, beroak sorturikoak bezalakoa.

Ezer ez da dirudiena, ezer ez da behintzat giza garunak interpetatzen duen modukoa. Ezer ez da guk uste duguna. Ala bai? Agian gure interpretaziorik gabe ezer ez litzateke, ezer ez legoke. Batek daki... Dena den ez ginateke nire ustez lehenengo inpresioarekin gelditu behar... sakonkiago aztertu beharko genuke dena...

astrozoro

astrozoro 2007-04-15 21:47 #1

ezer&nbsp; ez&nbsp; da? ez&nbsp; da&nbsp; ezer&nbsp; existitzen? beharbada&nbsp; egokiiagoa&nbsp; litzateke&nbsp; esatea&nbsp; gauzak&nbsp; ez&nbsp; direla&nbsp; ematen&nbsp; agertzen zaizkigun&nbsp; bezalakoak. horrez&nbsp; gero, sentipenek&nbsp; engainatzen&nbsp; gaituzte? ezinezkoa&nbsp; al&nbsp; da&nbsp; egia&nbsp; edo&nbsp; egiak&nbsp; aurkitzea, edo&nbsp; kontenplazioa&nbsp; eta hausnarketaren&nbsp; bidez&nbsp; ezagutu&nbsp; dezakgu&nbsp; ezkutuan&nbsp; dagoen&nbsp; egia? inpresioek&nbsp; ez&nbsp; dute&nbsp; balio&nbsp; beraz? nahiko&nbsp; platonikoa&nbsp; ematen&nbsp; duzu. zein&nbsp; da&nbsp; orduan&nbsp; zientziaren&nbsp; eginkizuna&nbsp; egiaren&nbsp; azalpenean&nbsp; sentipenetaz&nbsp; baliatzen denean? ez&nbsp; da&nbsp; posiblea&nbsp; egi&nbsp; absolutuaren&nbsp; inexistentzia, hau da, gauzak&nbsp; agertzen&nbsp; zaizkigun&nbsp; moduan&nbsp; baino&nbsp; ez&nbsp; izatea? beharbada&nbsp; gauza&nbsp; oro&nbsp; mugikorra&nbsp; da, flexiblea&nbsp; eta&nbsp; aldakorra, eta&nbsp; niretzat&nbsp; agertzen&nbsp; zaidan&nbsp; modukoa&nbsp; izango&nbsp; da&nbsp; beste&nbsp; batentzat&nbsp; agertzen&nbsp; zaion&nbsp; moduan&nbsp; delarik. nolabaiteko&nbsp; erlatibismo&nbsp; eta&nbsp; perspektibismoa, alegia. <br />

Sugoi

Sugoi 2007-04-15 22:07 #2

Badirudi elkar ulertze arazo bat dugula eh! Esan nahi nuena zuk esan duzuna da, baina azalpenik eman gabe. Esan dut, ezer ez da guk uste duguna, edo agian bai, existitzen den bakarra gure inpresioak direlako. hau da, noumenoak eta fenomenoak daude, edo bakarrik fenomenoak?

Platonikoa ez mesedez! Dena den bizitzara sozialera eraman nahi nuen, pertsona bat edo informazio bat ezagutzen dugunean, ez dugu lehen inpresioarekin gelditu behar, ez duzu uste? Aztertu beharra dago...

opositivo

opositivo 2007-04-17 21:16 #3

Gauzak ez direla zertan guk ikusten ditugun bezala izan behar esaten ari zarie o galdu naz? Esan nahi dut, guk geuk modu batera ikusten ditugula, eta guretzat horrela badirela. Baina albokoarentzat ez dute zertan berdinak izan behar, berez ez du izaera orokor bat izan behar. Izan dezake, bai, baina hori guk ezdakigu eta ezin dugu frogatu.

Zientziaren inguruan astrozorok aipatu duenari buruz, nik alde batera utziko nuke. Hau da, zientzia guk asmaturiko hitzak, zentzuak, formulak dira. Guk asmatu ditugun momentutik, gure pertsepzioek baldintzatu dituzte. Zientziaren "egia" inguratzen gaituzten gauzei zentzuzkoa iruditzen zaigun azalpena aurkitzea da.

Horren froga bezala har genezake gaur filosofia klasean aipatutakoa: egun eredu matematikoa aldatuko bagenu, kaosa litzateke. Generaioak beharko lirateke berriro ere buruak guztiz garbitzeko, eta hala ere inork ez zigun ziurtatuko berriro ere iraultza etorriko ez dela. Ez dakigu benetan horrela den, edo ez, baina burua lasai izateko balio du, ulergarria zaigun zentzua du eta kitto.

Ez dakit ondo azaldu dudan nire burua :S.

Sugoi

Sugoi 2007-04-17 23:24 #4

Nik behintzat ulertu dizut esan duzuna. Eta hori da neuk ere esaten dudana. Metafisikaz ezin dela errealitaterik atera, frogatu ezin delako, zentzubakoa dela... ez metafisika bera (batzuentzat ziurtasunez bizitzeko beharrekoa baita), baizik eta egia metafisikaren bidez aurkitu nahi izatea.

astrozoro

astrozoro 2007-04-18 17:05 #5

bale, oso&nbsp; ondo&nbsp; dago, baina&nbsp; erreparatu&nbsp; izenburuari&nbsp; momentu&nbsp; batez... ezer&nbsp; ez&nbsp; da, hau&nbsp; da, nada&nbsp; es&nbsp; edo&nbsp; es&nbsp; la&nbsp; nada. zelan&nbsp; ulertu&nbsp; esaldia? <br />

Sugoi

Sugoi 2007-04-18 17:49 #6

Ezer ez da... (puntos suspensivos). Nahiko txarra naiz izenburua jartzen, :P


Utzi iruzkina: