Programazio aberatsa

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-28 12:26

Guk Azaroaren 27-an programazioari ekin genuen. Honezkero 15-etik 11 daukagu eginda. Atzo egin genuenak: Txertoarena, Garunaren bi probak, bata atea zabaltzearena eta bestea makila bultzatzearena. Eta azkena hezurraren bi probak, bata hezurraren bi zatiak elkartzearena eta bestea hezurraren bi zatien gainean eskaiola jartzearena.   Gaur ere programatzen ibili gara eta ia-ia estentarena lortu dugu, baina lasai lortuko dugu eta lortzen dugunean pastilen probarekin hasiko gara.   Gaur ere proiektu zientifikoaren gainean berba egingo dugu.


Zer da zerumuga? Gure begiek engainatzen gaituzte... EZ!!! Gure burmuinaren limitazioen produktu da zerumuga. Ez da existitzen, ezin gara inoiz bertara heldu, ez dago... baina guk ikusten dugu. Ispilatzea (espejismoa) baino ez da, beroak sorturikoak bezalakoa. Ezer ez da dirudiena, ezer ez da behintzat giza garunak interpetatzen duen modukoa. Ezer ez da guk uste duguna. Ala bai? Agian gure interpretaziorik gabe ezer ez litzateke, ezer ez legoke. Batek daki... Dena den ez ginateke nire ustez lehenengo inpresioarekin gelditu behar... sakonkiago aztertu beharko genuke dena...


Azken iruzkinak