Kategoria: iturginak
Nahiz eta nire bikotearekin ondo egon, orain dela bederetzi urtetik elkarrekin bizi gara, noizbehinka egoera desberdinak eta ustekabekoak sortzen dira eta bikotearen harremana zalantzan ipintzen da. Nire ustez, kasu horietan bikotea hobeto ezagutzen duzu. Eta zeure burua hobeto ezagu dezakezu. Gai hutsal bat izan arren, egoera hauetariko bat gertatzen da etxean konponketak egiten direnean. Pentsa ezazu zure etxean arazo bat sortzen dela, adibidez, bainugelan. Etxera heltzean, ura erortzen ari da. Hau gertatu zitzaigun ostiral arratsaldean, orain dela bi hilabete. Bat-batean etxean iturgina...