Kategoria: iruñarri
Otsailak 4 egun ditu gaurkoan,eta eguraldi txukun iragarpenak egunsentiarekin bat datozela probestuz, bagoaz kabestrus eta biok Usategieta(Basakabi)-tik barna Ezkurra aldera Leitza atzean utzita. Ezkurran dugu gaurko txangoaren abiapuntua, asmoa Ezkurra ta Eratsun gainaldeko Erakurri(Irakurri ere deitzen zaio) eta Iruñarri tontorrak gaindituz zeharkaldi polit bat burutzea dugu. “Kafelitoa” Ezkurrako ostatuan (http://www.hostalezkurra.com/ ) hartu, eta “Sorgin”(Kabestrus-en txakurra) –ekin batera bagoaz aurrera; lehen unetik ohartu gara ordea laguntxo bat dugula gaurkoan hirurokin txango...