EZKURRA-ERAKURRI-IRUÑARRI-EZKURRA (2011-02-04)

sorginmendi 1456152766221 SORGIN MENDI TALDEA | 2011-02-06 17:43
1

Otsailak 4 egun ditu gaurkoan,eta eguraldi txukun iragarpenak egunsentiarekin bat datozela probestuz, bagoaz kabestrus eta biok Usategieta(Basakabi)-tik barna Ezkurra aldera Leitza atzean utzita.

Ezkurran dugu gaurko txangoaren abiapuntua, asmoa Ezkurra ta Eratsun gainaldeko Erakurri(Irakurri ere deitzen zaio) eta Iruñarri tontorrak gaindituz zeharkaldi polit bat burutzea dugu.

“Kafelitoa” Ezkurrako ostatuan (http://www.hostalezkurra.com/ ) hartu, eta “Sorgin”(Kabestrus-en txakurra) –ekin batera bagoaz aurrera; lehen unetik ohartu gara ordea laguntxo bat dugula gaurkoan hirurokin txangoa burutuko duena: ELUR, Ezkurrako ostatuko “Labrador” arrazako txakur sinpatikoa. Pelma xamarra ere bai, “Sorgin”-entzat behintzat…,izan ere, ibilbide guztian zehar ahaleginak eta bi egin ditu “Sorgin” “entxufatzen”.

Zein pelmak diren/garen batzutan arrak!

 

Erakurri gaina bixkor zapaldu dugu; apartak ikuspegiak: Iparraldera Larrun, Mendaur,Donostia bera,Adarra,….atzekaldean Aralargo Mikel Deunan Santutegia,Txindoki,Balerdi,Aralar osorik,…baita Beriain,Aizkorri..etab….

(mendaur)

Handik zeharkalditxo xamur batean Iruñarri gailurrera iritxi gara; ingurua Zutarri,Mairubaratz, etab-ez zipriztindurik dago.

Aipagarriena Iruñarriko zutarri(Menhir) ikusgarria; beronek salbatzen du Iruñarriko gailurra, errepideak eta antenak pixkat desitxuratua. Gure geografiako beste hainbat harri ospetsuren antzera,Ezkurrako herrigunean dagoen pentsio edo ostatuko Jose Luisek azaldu zigunez, Iruñarriko zutarriak ere bere kondaira dauka: Erroldanek Iruñera jaurti nahi izan zuen harri hau, baina, Nafarroako hiriburuko biztanleen zorionerako, erraldoi gaiztoak punteria eskasa izan eta harrikada mendi honetako gailurrean erori zen.

Inguruan badira nahiko ehiza postu ere, gunea uso-paserako leku bikaina izaki.

3-bat orduan Ezkurrako Ostauan gara, ibilbidearen amaiera.Txakurrak lehertu egin ditugu, eta “Elur”-ek bere platertxoan zai duen bazkaria partekatu du “Sorgin”-ekin, horrela txortaldia lortu asmotan edo…,ai gizajoa!

Guk ere indarberritzeari ekin diogu ostatuan (http://www.hostalezkurra.com/-erabat gomendagarria!!!):”Birra” bana, menu goxoa, eta Jose Luisekin solasalditxoa,txango polittaren postre gisara!

Hitz bitan(edo lautan):PLAN-AZOA!

Kronika: "Txanpi"

Argazkiak: "Txanpi" eta "Kabestrus"

 

kabestrus

kabestrus 2011-02-06 19:24 #1

<p>Txanpi ala Euzkitze??</p>


Utzi iruzkina: