Azatzetan proiektu txiki, berri eta samurrei eskaini ohi diet arreta. Oraingo honetan Oarsoalderaino egingo dugu bidaia. Eta proiektu berezia aurkitu. Oarsoaldeko Irrien Lagunak, gure pailazo ezagunenek eta Huheziko kideek elkarlanean ernaldutako proiektua.   Eta zer da? Umeentzako aisialdi proiektu hezitzaile euskaldun eta parte-hartzailea. Baina eurek sakonago azaltzen dute. Oinarriak eta helburuak ere dokumentu luze samar batean azaltzen dituzte zehatz-mehatz.   Baina askotan berbek baino ekintzek komunikatzen dute gehiago, ezta? Ba, tori egin dituzten bi ekintzen gaineko ...


XXI. mendeko euskarazko kulturgintzan ikerketa merezi duen fenomenorik badago, hori da Irrien lagunak (edo euren aurretik, Pirritx, Porrotx eta abarren pailazo taldeak). Kolorezko Euskal Irria lortu gura dute, munduko kolore guztiak izango dituena. Euskara, balioak, koreografiak, jendarte arazoekiko gertutasuna, umeen eta ez hain umeen lagunak, udako kantak, elikadura egokiaren alde, … Dena batzen dute pailazoek. Eta hori guztia euskaraz eta euskaratik, euskararen jendarte mugimendutik sortuak baitira. Irrien lagunak kluba da euren azken erronka. Aldizkaria, webgunea, bloga, sare s...


Azken iruzkinak