Kategoria: informativo
Aurreko ostegunean Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen Iruñea eta Euskal Y lotzeko informazio azterketa zein enpresak eginen duen. Bizkaiko Sener Ingenieria y Sistemas enpresa izanen da eta lanaren truke 1.003.000 euro jasoko ditu. Ikerketa horrek aztertuko du Hego Euskal Herriko Abiadura Handiko Treneko (AHT) sareak lotzeko ibilbide posibleak. Ikerketak kontuan izan beharko du, batetik, ibilbide berriak trenbide bikoitza izanen duela eta, bestetik, bidaiari eta merkantziak garraiatzeko malda egokiak izan beharko dituela.Informazio azterketako lanak hiru fasetan eginen dira. Lehe...