Kategoria: in_mundo_non_est_hiatus
BERRIA, 2015-02-10 / Angel Erro Herri honetan asko dakigu zuloez. Gure oroimenak, esaterako, zulo asko ditu. Familietan ere zuloak, hilotzez beteak, hura eragin dutenen damurik gabe. Adituak gara zulogintzan. Ikustea besterik ez dago gure poeta, prosista eta kantarien lanetan zenbat pitzadura, zenbat zirrikitu, zenbat arrakala ageri den, lur gainetik irentsiko gaituen beldur. Arrakalek arnasa hartzen dutela dio Sarrionandiak. Izaki bizidunak dira, zulo bilakatuz gero. Horregatik zuloetan adituaren lehen lezioa haiek ekiditearena dugu. Ez ikusiarena egin eta Immanuel Kanti sine...