Aurreko San Isidro egunean eta Gorbeialdeko Zuriñeren deiari kasu eginez, Itsasmendikoiko gela ibiltaria Zeanuriko perian izan genuen. Bertaratzen ziren herritarrei Itsasmendikoiko ikastaroei buruzko informazioa banatzeari ekin zitzaion gure gela ibiltarian.


Aurreko ostiralean, maiatzaren 9an Europako Eguna zelarik, hainbat ekitaldi antolatu ziren Itsamendikoi eta Mallabiako herri eskolaren artean. Bertan hartutako argazkitxo batzu dituzue ikusgai.Puzgarriak, lehiaketak, jokuak, bideoak... goiz parte polita bota genuen Mallabiako herri eskolako ikasle eta irakasleekin.Eskerrikakso denoi!!!!!!


Sei urteren ondoren, hasiera batean Mendikoin eta azken urte honetan Itsasmendikoiren barnean, formakuntza lanak egiteko erabili dugun gela ibiltariak itsura berrituarekin datorkigu.2002ko otsailean Zeanurin lehen ikastaroa eman zenetik, Euskal Herriko landa inguruneko makina bat leku eta kokapen anitz bisitatzeko aukera izan da garai hartan "Mendinet" izenarekin bataiaturiko Itsasmendikoiren gela ibiltaria.                   Gure enpresak azken urte honetan izan duen izen aldaketarekin, autobusak ere ...


Azken iruzkinak