AITITA MALUTAKO

umekeriak 1456153434624 Umekeriak | 2007-01-16 12:36

Hagin bat, txatxurtxoa, ageri zaio ume ugerrari, beheko ezpainean, erdi-erdian. Hazita du, ordea, eta itxura barregarria dauka, benetan. Umearen amamak hain itxura barregarria zuela ikusita derrepente esan zuen: «Aitita Malutako ematen du». Ein? Aitita Malutako? Grazia egin zidan izenak. Baina zein da ba Aitita Malutako? «Mendixen bizi dan agure zaharra, bizar zurixe, pipan erretzen dabena» -barrezka baten eurek- adar jotzen balebiltza legez. Etxera joan eta amaraunean azterka hara non agertzen den, Malutako Atsoa izeneko ipuina, Errose Bustintza mañariarrak idatzitakoa. Zer ez ote z...