Kategoria: igandeak
Azkenaldian asko ari naiz teorizatzen igandeen inguruan eta nire pajismo mental honetan erabat murgildurik nagoela eta resaka medio dela noski (Igandea eta resaka termino banaezinak dira), teorizazioarekin jarraitu eta esperimentatzen hasi naiz. Landa lan gogorra izan da, neketsua eta zenbait unetan baita frustrantea ere baina bi segunduko kontua izan denez ez diot garrantzia gehiegi emango (humiltasunean munduko txapelduna naiz). Youtuben igandea hitza sartu dut eta hiru bideo besterik ez zaizkit agertu. Ondoren, domingo jarri dut, Cervantes eta Ozoresen hizkuntzan eta Placido D...
Jaungoikoak sei egunetan egin omen zuen mundua eta zazpigarrenean deskantsatzea erabaki omen zuen. Nik ere deskantsatzeko erabili ohi dut igandea baina ez diot inolaz ere ematen kondaira erligioso honek ematen dion zentzu positiboa egun puta-kume honi, garbi geratu da ezta? Gizakia berez, nahiko tontoa delakoan nago eta aurretik dugunaren ilusioan bizi ohi gara unean-unekoaz gozatu edo gozatu ondoren oroitzen gozatu beharrean. Bestela, zergatik maite dugu hainbeste ostirala? Ostiral goizean esnatzean beste humore batekin esnatzen naiz nahiz eta lanera joan beharra izan, igandean ordea, ez ...