Hurrengo asteazkenean, azaroaren 1ean, Itziarren XII. Ganadu Peria ospatuko da. Bertan denetarik aurki daiteke; ganadua, arropa, oinetakoak… Gainera, bi txosna egongo dira eta bertan hamaiketakoa egiteko aukera izando da. Beraz, mundu guztia gonbidatuta dago azaroaren 1ean goizeko 9:00-15:00 bitartean Itziarra etortzera. Arratsaldean 18tan idi-probak ospatuko dira, beraz, izugarrizko festa egongo da. Animatu, ondo pasako duzue eta!!!