Ezaguna da zein petral gertatzen diren zenbaitetan umeak, euren atzetik ibili behar egun guztian zehar, egizu hau, zatoz hona, ixil zaitez, geldik egon hadi, ... Nekagarria eta astuna gertatzen dela ez dizut, beraz, nik ukatuko.  Izeko baten esana da, umeak lo direnean hormek ere atseden hartzen dutela. Argia du esanahia: egunaren jardunean, lanean eta abarretan, aurrera egingo baduzu hobe umea lo dagoenetan, zuk zeuk ere lo edo atseden hartzea, gauzak zuzen eta artez egin nahi badituzu.  Lehengo gauean, umeak lo ziren, artega baina lo, eta hormak atsedenean ziren. Gu ere b...