Hanka berberaz

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2020-08-02 18:10

Angel Erro BERRIA, 2020ko uztailak 11 Horaziok esana, Herio hitsak txiroen etxolak eta erregeen dorreak hanka berberaz zapaltzen dituelakoa, berresteko kutsatu dituela koronabirusak zenbait agintari, halako aukeraketa ironikoa eginez bezala. Pandemiaren hasieran Boris Johnson jo zuen, arta intentsiboko gunera eramateraino. Orain, istorioaren fase arras ezberdin batean, Jair Bolsonaro gaixotu da, Trumpekin batera osasun krisia modu arduragabeenean kudeatu duena seguruenik. Kutsatzearen notizia ere nola eman zuen horren adibidea izan da: maskara kenduz kazetarien aurrean, ze...