Kategoria: homero
BERRIA, 2017ko abenduak 17 Estibalitz Ezkerra Homeroren 'Odisea' ingelesera itzultzen lehen emakumea izan da Emily Wilson; Peneloperen izaeraz bestelako ñabardurak atera ditu argira. Penelope, Domenico Beccafumiren izen bereko margolanean. BERRIA Homeroren bi lan epikoetan, Iliada-n eta Odisea-n alegia, gerlari bat nabarmendu egiten da gainerakoen artean. Iliada-ren kasuan (Salbador Barandiaranek 1956an itzulia: Ilias'ena), Akiles erdi jainko ia hilezkorra da gerlari hori. Greziako gerlarietan handiena partaide duen gerra hori Helenaren b...
Arrastoak , Nagore Irazustabarrena (ARGIA, 2006-X-15)HOMERO bizar zuriko poeta itsu moduan irudikatu ohi da, baina bere nortasunaren frogarik ez da gaurdaino topatu, bere biografia orri zuria da. Non jaio zen, bere benetako izena zein zen, pertsona erreala ote zen eta berari egotzi ohi zaizkion obrak pertsona bakar batek idatzi ote zituen eztabaidatu da, besteak beste, luzaroan. Andrew Dalby historialari eta hizkuntzalari britainiarrak irailean liburu bat argitaratu du, rapsoda greziarraren sexua zalantzan jarriz. Orain arte gizonezkotzat hartu da Homero, baina Dalbyk bestelako iritzia du...