Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-16 Demostenesek (K.a. 384-322) politikari garbi ospea zuen, baina historiako ustelkeria kasurik zaharrenetakoak bera du protagonista. Atenas, K.a. 384. Demostenes jaio zen, Atenasko politikari garrantzitsua eta historiako hizlari nabarmenetakoa. Bere karrera distiratsuan, ordea, itzalak ere izan zituen, Aulo Gelio idazleari jaramon eginez gero behintzat. K.o. II. mendeko erromatar idazleak, Noctes Atticae (Gau atikarrak) lanean, Cristolao greziar filosofoari egozten zaion kontakizun bat jaso zuen, Miletoko enbaxadoreen eta Demostenes hi...