Bi urte dira blog honen abentura hasi zela, hitzjokoen eta, batez ere, palindromoen bideetatik. Saiatu naiz astero palindromo ariketa bat proposatzen eta, maiztasun aldaketak gorabehera, hala izan da. Eta izango da, irudimenaren iturria agortzen zaidan arte, edo erantzuteari uzten diozuen arte (horreur!). Zorionak guri, beraz, bi urte hauetan hitzperientzia honetan topo egin dugunoi. Badakit erantzuten duzuenok baino batzuk gehiago bazaretela hor kanpoan, espero dut aurrerantzean zuen ekarpenak ere jasotzea, direnak direla. Batzuk kalean esan didazuenez ariketak nola egin ez omen dago oso a...