Bi urteko hitzperientzia (eta hasi besterik ez dugu egin).

zerorajasoa 1456153905845 hitzperimentu bat osasunguran | 2009-09-25 21:21
3

Bi urte dira blog honen abentura hasi zela, hitzjokoen eta, batez ere, palindromoen bideetatik.

Saiatu naiz astero palindromo ariketa bat proposatzen eta, maiztasun aldaketak gorabehera, hala izan da. Eta izango da, irudimenaren iturria agortzen zaidan arte, edo erantzuteari uzten diozuen arte (horreur!).

Zorionak guri, beraz, bi urte hauetan hitzperientzia honetan topo egin dugunoi. Badakit erantzuten duzuenok baino batzuk gehiago bazaretela hor kanpoan, espero dut aurrerantzean zuen ekarpenak ere jasotzea, direnak direla.

Batzuk kalean esan didazuenez ariketak nola egin ez omen dago oso argi, horregatik azalpen berri bat gehituko diet ariketen mezuei, zenbakiak-eta nola ulertu eta abar. Argi faltagatik ez dadila izan.

Milesker zuei, irakurle, idazle, ikasle, irakasle, tabernero eta berbajale oro. Hasi besterik ez dugu egin.

Uzta oparoa izan dezagun, eta bidea jostagarri.

sukram

sukram 2009-09-25 22:32 #1

"Hasi besterik ez dugu egin" ala "hasi besterik ez gara egin"? Orain dudan nago.

Marti(n)

Marti(n) 2009-09-26 13:25 #2

Aupa MarkusukraM!
iturria ez da etengo! irakurleak ere ez!
Hitzokei: Zor(r)ionak!

sukram

sukram 2009-09-28 00:21 #3

Milesker Marti(n), elkar irakurriko dugu ;-)

Utzi iruzkina: