Nagore Irazustabarrena Alexandria, K.o. 370. Alexandriako Teon matematikari eta astronomo ospetsu eta preziatuaren alaba Hipatia jaio zen, erreferentzia batzuek jaiotza 355. urtean ipintzen badute ere. Emakumezkoei ukatu ohi zitzaien giro akademiko eta kultuan hezi zuen Teonek alaba. Historialari askoren esanetan, Hipatiak aita bera gainditu zuen matematika eta, bereziki, astronomia kontuetan. Tolomeo eta beste jakintsu batzuen lanak hobetu zituen, eta haren ekarpenak funtsezkoak izan ziren, 1.000 urte geroago, Galileoren lanean, eta hortaz astronomia modernoan. Baina ez zen arlo hor...