Kategoria: hegemonikoa
Askotan aipatu dugu blog honetan euskarak gune hegemonikoak behar dituela, bai lurralde aldetik, baita funtzioen aldetik ere.Sorguneak egindako ikerketa bat irakurri dut orain dela gutxi. Bertsolaritza eta antzerkigintza alderatzen dira bertan. Eta, beste gauza batzuen artean, bi diziplinen arteko alderik nabarmenena hizkuntzaren tratamendua da. Izan ere, antzerkian bultzatu egin da eredu elebiduna eta horrek gaztelaniaren menpe utzi du euskarazko antzerkia hein handi batean: ez da zirkuiturik sortu, publikoak originala gurago du itzulpena baino, euskarazko obrak sortzea taldeen boron...