Kategoria: hasunarketa
Lehengunean Hotel Rwanda pelikula ikusten egon nintzen, aspalditik neukan pendiente, eta azkenean tartetxo batean ikusi nuen. Gutxitan sartzen zait niri negargura pelikulekin, egia esan, baina honekin... etengabea zen eztarria neukan korapiloa, eta ez zen askatzen... Pelikula hau egiazko historia batean dago oinarrituta, Hotel bat zuen Paul Rusesabaginak mila pertsona baino gehiago libratu zituen heriotzatik, La lista de Schindler pelikula gogorarazi zidan. Gogorra da, oso gogorra, izan ere, errealitatea primeran dago isladatuta filme honetan. Ez zidan atentzioa eman hainbeste bertako bi ...