Hotel Rwanda
Lehengunean Hotel Rwanda pelikula ikusten egon nintzen, aspalditik neukan pendiente, eta azkenean tartetxo batean ikusi nuen. Gutxitan sartzen zait niri negargura pelikulekin, egia esan, baina honekin... etengabea zen eztarria neukan korapiloa, eta ez zen askatzen...
Pelikula hau egiazko historia batean dago oinarrituta, Hotel bat zuen Paul Rusesabaginak mila pertsona baino gehiago libratu zituen heriotzatik, La lista de Schindler pelikula gogorarazi zidan. Gogorra da, oso gogorra, izan ere, errealitatea primeran dago isladatuta filme honetan. Ez zidan atentzioa eman hainbeste bertako bi tribuen arteko arazoak, baizik eta arazo honen jatorriak, arazoaren konponbide posibleak etab. Dena, zibilizatua deitzen diogun mundu honi esker. Tribuen arteko arazoak kolonizazio garaian sortu ziren belgen eskutik, eta gatazka berriro piztu zenean, jada hemengoek ez genuen ezer egin nahi...
Zergatik da jendea hain krudela?
Zurientzako ez gara ezer! Ez daukagu garrantzirik...
Nik, jauna, uste dudana da, irudi ikaragarri eta odoltsu hauek Europan eta Estatu Batuetan ikusten direnean, jendeak ahoa beteta "ze pena" txiki bat botako duela eta afaltzen jarraituko duela. Sentitzen dut.
Ez gara zuek babestera etorri, Europear eta Estatu Batuar guztiak euren etxeetara eramatera etorri gara salbu egon daitezen.
eta abar.
Ikaragarriak gara, nazkagarriak... eta badakit baten batek pentsatuko duela ni hemen nagoela, kexuka, ezer egin gabe, blog batean idazten, ezertarako balio ez duena, etika lekzioak irakasten... agian egia da, bai. Ni ez naiz gainontzekoez ezberdintzen, nik ere afaltzen jarraitzen dut... baina batzuetan, zaila egiten zait beste leku askotan dagoena ahaztea, eta malko bat erortzen zait.
Ez du ezertarako balio badakit. Baina, zer egin?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: