Kategoria: harresiak
2007ko udan ezagutu nuen Donibane Garazi. Herri dotorea zinez eta gure lurraldeko hiribururik txikiena ere bai 1.400 biztanle xumerekin hain umila eta baketsua. Entzuna nuen oso herri polita zela baina bertara iritsitakoan mugimendu gehiegi ikusi nuen. Harritua gelditu nintzen kalean zebilen trafikoarekin: autoak batetik bestera, Frantziatik hurbildutako turista andana bat kaleetan, tren turistikoak hortik hara... eta lehendabiziko begiradan herriak ez ninduen hunkitu. Baina bestelako sentsazioak piztu zitzaizkidan harresiek babesten duten alde zaharrean sartu bezain pronto. Egia...