Kategoria: Hanibal
Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena ARGIA, 2016ko maiatzaren 22a K.a. 218. urtean Hanibalen gudarosteak balentria handia –eta estrategikoki oso eraginkorra– egin zuen Alpeak zeharkatuz. Baina zer ibilbide egin zuten mendilerroa gainditzeko? Gavin de Beer (1899-1972) enbriologoa izan zen kartagoarraren soldadu, zaldi eta elefanteek Traversette pasabidea (3.000 m inguru) erabili zutela proposatzen lehena. Torontoko York Unibertsitateko Bill Mahaney buru duen ikerlari taldeak tesi hori egiaztatu du orain. Garai horretan Traversettetik gertu ani...