Gaur goizean abesti bat tarareatzen harrapatu dut nire burua, ez dakit nondik sartu zaidan baina badakit zein abesti den. Kantua “Allelujah” da eta printzipioz, Leonard Cohenek idatzitakoa bada ere, niri burura etorri zaidan bertsioa iemek hainbestetan aipatzen duen Jeff Buckley-rena da. “The Edukators” filmean entzu nuen lehen aldiz eta zoragarria iruditu zitzaidan. Geroago, berez Cohen jaunarena zela jakinda, aitaren disko zaharren artean buzeatu eta bertsio originala entzuteko parada izan nuen. Hala ere, Jeff Buckleyrena nahiago izaten jarraitzen dut; gozatu.


Azken iruzkinak