Kategoria: guzurtruk
Lehen aldiz gure ibilbidean "Guzur truk" komentatu digu "blogosferako" kide batek. Ikus http://www.blogak.com/kikkinbu Esaten diguna eskertzekoa da, egiten ari garena hobetu edota dioena kontuan hartzeko; eta bestalde, esistitzen hasiak garelako seinale da! Beraz eskerrik asko "kiKKinbu", segi itxaropentsu bizi izaten eta geu Aiaraldetik geure lana egitera!
NOR GARA GU, ZER GARA GU Ongi etorri Guzur truk-era! Ulibarri izeneko Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan esku hartzen dugun Aiaraldeko zenbait ikastetxetatik abian jarritako blogean zaude. Proiektuko Bigarren Hezkuntzako batzarretan koordinatzen hasi ostean, eskualdeko 4 ikastetxek (Amurrioko Birjina Haurra eta Zaraobe nahiz Laudioko Aiala Kantzelaria eta Milagrosa) bultzatutako bloga duzue. Egitasmoa aurrera joan ahala espero dugu eremuko beste ikastetxe batzuek ere bat egingo dutela eta haien ekarpenak ere bildu ahal izango direla. “GUZUR TRUK” ESAN DUZU? Ekime...