Kategoria: gurutz
Badira aste batzuk gure bertso eskolako "txispa" Italiara joan zanetik. Ez dakigu oraindik zein dan bidaia luze honen helburua, baina mozkortzea balitz lortu du. Eta ia egunero. Hasiera museoak eta bisitatzen zituen. Entzuna zuen neska italiar politenak museoetan zeudela, baina laster aspertu zen. Jakina da ahuntzak beti mendirantz joateko joera duela eta Gurutzen kasuan taberna da bere habitat naturala. Taberna asko eta asko atera omen dira krisialditik gure artistaren mozkorraldiei esker. Interneteko zenbait forotan irakurri ahal izan dugunez, neska ugari maitemindu omen ditu. Normala,...