Bertsolari Italianoa
Badira aste batzuk gure bertso eskolako "txispa" Italiara joan zanetik. Ez dakigu oraindik zein dan bidaia luze honen helburua, baina mozkortzea balitz lortu du. Eta ia egunero.
Hasiera museoak eta bisitatzen zituen. Entzuna zuen neska italiar politenak museoetan zeudela, baina laster aspertu zen.
Jakina da ahuntzak beti mendirantz joateko joera duela eta Gurutzen kasuan taberna da bere habitat naturala. Taberna asko eta asko atera omen dira krisialditik gure artistaren mozkorraldiei esker.
Interneteko zenbait forotan irakurri ahal izan dugunez, neska ugari maitemindu omen ditu. Normala, bere bertsokera gozo eta leun horrekin, neska oro dago Gurutzen sareetan erortzeko arriskuan.
Hile honetan bertso afari bat antolatu dute eta Muxikako "zekorra" da bertsolari izarra, eta bakarra.
Atal honetako erantzunen sailean utzi zuen galderak eta protagonistak berak erantzungo ditu astia duenean. Bitartean, ondo segi eta utzi altu Natxitxuko Bertso Eskola!
Iruzkinak
Gurutz 2010-05-20 13:29 #1
Eskerrik asko!

Detalle politxe eukizue!

Baia moskorrana guzurre da! baia neskan kontuen asmatu zue ezin dot negeu! jajajjajajaja

dani 2010-05-20 16:13 #2
BAten bat aspertzen da
Gurutz 2010-05-20 17:55 #3
Eskerrik asko bertso eskola

detalle polit honegatik

zorionak Tokori ere

txapelketa honagatik

Elortegi, Enbeita ta Arano

animoak bihotzetik

berririk ba al daukazue

hortik natxitu aldetik?

besarkada ta gorantzi asko

bertso eskola, Italiatik

dani 2010-05-21 10:26 #4
Hunkigarria benetan Toscanako mahasti artetik bidalitako bertsoa, piccolino

mikel gurutzen zaindaria italian 2010-05-22 11:15 #5
Neska politak beretaz maitemindu?????????????????
Eskerrak ni bezela mutil zintzo eta formala iritxi zela italiara beretaz zaintzeko, lasai ibili hortik nik zainduko dizuet Gernikako ahuntza.
jijijiji

PD: Taberna zulora ez joan gurutzekin asko ikasita dijua ta bueltan.

Utzi iruzkina: