Kategoria: gurel
Kartelak jarri genituen herrian. Ahoz aho abixua pasatu guraso, ume eta gure taldeko laguntzaileei. Prototype taldearen aurkezpen nagusia egingo genuen azaroaren 20an, Elexalde-Torrekuan.Eta hala izan zen.Jende asko etorri zen. 50 inguru. Txikiak eta nagusiak. Taldeko partaideen familikoak eta lagunak.Aurkezpena egin aurretik powerpointak gaurkotu beharra zegoen eta egubakoitz iluntzea eta zapatu bazkalostea lan horretan eman genuen. Gainera, bakoitzak aurkeztu behar zuen zatia aldatu genuenez, edukia prestatu beharra zegoen. Baina lortu genuen.Eta ze ondo gainera!Seietarako, Gatzagarrek da...