Azken aldian, urtea hasi zenetik edo, oso oso 'pelikulero' egon naiz. Eta ez diot preseski ipurdian ileak ditudalako :P , pelikula asko ikusi ditudalako baizik ;) . Eta asko diodanean, sinetsidazue, aaaaaasko esan nahi dut. Hori bai, denak online (ekintza ilegala bezain erraza) eta itsu-itsuan, aurre informazio handirik izan gabe. Izan ere, geroz eta garbiago dut trailerrek adibidez behar baino informazio gehiago ematen dutela: historiaren norabide aldaketak, ustekabeko pertsonaiak... amaiera ere erdi-aurreratzen ez dizutenean! Guztiei gomendatzen diedan ariketa bat da, pelikula bat ikusi e...