Kategoria: gerra-zibila
[Tierra y Libertad pelikula ikusi ondoren egindako gogoeta.Irakurtzeko, gomendagarria lehenengo pelikula ikustea.] Tierra y Libertad:Askatasun indibiduala vs. Askatasun kolektiboa Denoi gustatzen zaigu ahoa askatasun bezalako hitzez betetzea, askatasuna zein parametrotan bete behar dugun esaten ez dugun bitartean, eta are lehenago, askatasuna zer den definitu behar ez dugun bitartean. Zailtasunak handitzen doaz askatasuna hitz desiotsua errealitatean islatu nahi dugunean. Hitz abstraktua da, ez filologikoki bakarrik, baizik eta zentzu zabalenean. Bere inguruan abstrakzio maila handia dago ...